Biola Profonda lau kordatako musika instrumentua da, biola eta biolontxeloaren artean kokatzen dena soinua eta tesiturari dagokionez. Bere erregistro eta tinbrea tenorearena da. Forma melodiko eta harmonikoan soinu oreka egonkorragoa lortuz lau kordetan, hau da, bere moldaera tradizionala osotuz eta eraberrituz. Ezaguna da talde instrumentalen familia guztiek ahozko kantua oinarritzat dutela, bere soprano, kontralto, tenore eta baxu banaketan. Hauek orkestrako lau arlo basikoekin bat datoz: egurrezko instrumentuak, metalezkoak, etab.
Kordaren familian Biola Profonda sartzearekin batera lau kolore desberdine ta burujabe lortzen dira eta soinu oreka egokiago bat, bere gorputz dardarkarien arteko harmoniko konkomitanteen harremana dela eta. Guzti hau gorputzok elkarrekin mantentzen duten erlazio matematiko eta tamainazkoari sor zaio.
Ahotsa | Kordazko laukotea (tradizionala) | Kordazko laukotea (eraberritua) |
---|---|---|
Sopranoa | Lehen biolina | Biolina |
Kontraltoa | Bigarren biolina | Biola |
Tenorea | Biola | Biola Profonda |
Baxua | Biolontxeloa | Biolontxeloa |
Biolontxeloa biolaren zortzigarren baxua den era berean,
Biola Profonda biolinaren zortzigarren baxua da.
Nola jotzen den:
Afinazioa:
Idazkera posibleak: